'Armiarma', Afizioz 2023 Debagoieneko I. Antzerki Amateur Lehiaketan

Ataria 2023ko martxoaren 9a

Eskualdeko aktoreez osatutako Katiuska antzerki taldeak iazko maiatzean estreinatu zuen obra eskainiko du, larunbatean (hilak 11), Elgetan. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta 'Armiarma' antzezlana 12:00etan izango da.

DAP Plazara! lan lerroaren barruan Afizioz antzerki amateur lehiaketa sortu du Debagoieneko Antzerki Plataformak 2023an. Lehenengo edizioa martxoaren 11an egingo dute, Elgetan. Lehiaketaren helburua euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, antzerkia modu amateurrean lantzen duten taldeen jarraikortasuna bultzatzeaz gain. «Antzerki amateurrak jende ugari mugitzen du Euskal Herrian, sortzaile profesional asko hortik hasten dira, eta beraz, horren aldeko apustua ezinbestekoa dela ikusi dugu», esan dute antolatzaileek.

Parte hartuko duten talde guztiek opari bat jasoko dute eta 2.000 euro banatuko dituzte sarietan. Katiuska antzerki taldearen Armiarma obrarekin batera bilaKatu, Añenak publikoari, Ez, ez naiz akordaitten eta Agur dramak antzezlanak ikusteko aukera izango da Elgetako Espaloia kafe antzokian.

Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta oraindik ere sarrerak erosteko aukera dago, esteka honetan.

Egitaraua

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!