Gaur, otsailak 1, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ots. 1a, 05:59

Irurako adinekoak sasoiko, Beti Ikasten, entsegua, pote filosofikoa, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, otsailak 1

 

 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Juanjo Alvarez. 'Empresa y Derechos Humanos: competitividad sostenible'.


11:00

Irurako adinekoak sasoiko

Herriko plazatik, Irura

65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egingo dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaituko dute. Izena emateko: 943 69 13 33 edo gizarte@irura.eus 


16:30

Entsegua

Irura

Kaldereroetarako entsegua. Ikastolako aterpean, grabatutako musikarekin.


18:00

Pote filosofikoa

3 taberna, Tolosa

Pote filosofikoa eta liburu aurkezpena. 'Nor da filosofoa?'. Olatz Mitxelena Larretarekin. Marina Garcesen 'Filosofia amaitu gabea' liburuaren itzultzailea.


18:00

Hitzaldia

Udaletxeko pleno aretoa, Ibarra

Ibilgailuaren erabilera partekatu eta kolektiboa bultzatuz. Hizlaria: Eusko Car Sharing Elkartea.


18:00

Ahalduntze eskola

Gaztelekua, Anoeta

Ahalduntze eskola emakumeentzat: xilografia tailerra.


19:00

Bizikidetza sustatzen

Leidor antzokia, Tolosa

Hirugarren koadernoa laburmetraia eta Bi arnas dokumentalaren emanaldiak. Saio honetan bi filma eskainiko dira. Hirugarren koadernoa laburmetraiak María Dolores González Katarain Yoyesek 1980 eta 1985 bitartean, ETA utzi eta Mexikon erbesteratuta zegoela idatzi zuen egunkariaren zati batzuk jasotzen ditu. Bi arnas filmak, izenak dioen bezala, bi arnasen historia kontatzen da; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarenak alegia. Biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat.


19:30

35. urteurrena

Alegiako Gaztetxea, Alegia

Zidernaut-en eskutik hitzaldia (sagar ardoa eta bestelako artisau hartzituak) eta eta ekitaldi gehiago.


19:45

Gaztematika

Udaletxeko erabilera anitzeko gela, Ikaztegieta

19:00. Gurasoei zuzendutako bilera, Gaztematik proiektua aurkezteko. 19:45. Nerabeekin aisia antolatzen. 12-17 urte arteko gazteei zuzendurik.


21:00

Entsegua

Txinkorta ikastetxea, Bidania-Goiatz

Santa Ageda bezperan kantari ateratzeko entsegua.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

Argazki erakusketa

3 taberna, Tolosa

'Begiradak mundutik' Fernando Rojo Tolosaren argazki erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Munduari bira eman zion ontzia'

Aranburu jauregia, Tolosa

Aristides Esteban Hernandez 'Ares' eta Joseba Sarrionandia.

 

 

Erakusketa. Motxila ibiltaria

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian, Motxila ibiltaria ekimenaren barruko misioari jarraituz, totemak osatu eta erakusketa antolatu dute otsailaren 6ra bitartean.

 

 

Erakusketa. 'Ukitzeko artea'

Kultur etxek areto nagusia, Alegia

'Ukitzeko artea' erakusketa.

 

16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!