2023/02/01 19:00
Hirugarren koadernoa laburmetraia eta Bi arnas dokumentalaren emanaldiak. Saio honetan bi filma eskainiko dira. Hirugarren koadernoa laburmetraiak María Dolores González Katarain Yoyesek 1980 eta 1985 bitartean, ETA utzi eta Mexikon erbesteratuta zegoela idatzi zuen egunkariaren zati batzuk jasotzen ditu. Bi arnas filmak, izenak dioen bezala, bi arnasen historia kontatzen da; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarenak alegia. Biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?