Ibarrako EAJko zinegotziak jasandako erasoa gaitzetsi dute

Ataria 2023ko urt. 26a, 14:31

Pasa den larunbat arratsaldean Koldo Cid EAJ-ko Ibarrako zinegotziari eraso zioten Ibarran, eta horren harira Tolosako EAJ-k, Ibarrako EH Bildu-k eta Ibarrako PSE-EE-k erasoa gaitzetsi dute.

Ibarrako alkateak, Igor Zapirainek, sare sozialen bidez adierazi du Ibarrako Udaleko EH Bilduko zinegotziak, gertaera hori eta horrelako gertaerekin ez daudela batere ados. Tolosako EAJ alderdiak bide bera aukeratu du gertaera gaitzesteko, eta esan du «horrelako indarkeria erasoek ez dute tokirik gure gizartean». Biktimari euren babes osoa adierazi diote, era berean.

Ibarrako PSE-EE alderdiak ohar baten bidez salatu du gertatutakoa. Fernando Narciso udal taldeko bozeramaileak esan du onartezina dela eta Ciden helburua, «udalbatzako beste zinegotziena bezala», herritarren zerbitzura egotea dela. Eta elkartasuna azaldu dio bai maila pertsonalean eta baita familia sozialista guztiaren izenean ere.

Narcisok batasuna eskatu die udalean ordezkatuta dauden indar politiko guztiei gaitzespen testu bat adosteko eta ibartarrei indarkeriaren aurkako mezu argi bat bidaltzeko. «Hai zuzen, Igor Zapirain EH Bilduko alkateari eskatu dio, gertatutakoaren larritasuna ikusita, publikoki ager dadila, Juan Luis Cid zinegotziari elkartasuna adieraziz, eta ez dezala egin iazko abuztuan bezala, ez baitzuen gaitzetsi Tolosaldeko ETAko presoak Euskal Herriratzea eskatzen zuen ekitaldi bat, Ernaik, Sortuko gazteek antolatua eta Ibarrako jaietako egitarau ofizialean gehituta». «Isiltasunak konplize egiten gaituela» gehitu du, Zapiraini zuzenduaz. «Elkarrekin borrokatu behar dugu herritar bati eraso egiteko eskubidea dutela uste dutenen aurka», gaineratu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!