Iker Ibarluzea Tolosaldeko Atariako eguraldi adituaren esanetan, bihar eta etzi negu beteko giroa izango dugu eskualdean. Gaur iluntzean elurra eta eguneko lehen orduetan elur maila 200 metrotan koka daiteke. Ondoren, eguerdian, 300-400 metrotara igoko litzateke, iluntzean berriro behera egiteko. Ostegunerako ere «giro iluna» aurreikusi du Ibarluzeak: «Elur-maila goizean 400 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean igo egingo da, 700-800 metrotan kokatuz. Mendebaldeko haize zakarrak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 4-6ºC-tan joaz goia».