Garraiolariaren lan istripua salatu du LABek

Ataria 2023ko urtarrilaren 13a

Usabal industrialdean izan zen ezbeharra, atzo.

Atzo Tolosako Usabal industrialdean izandako lan istripu ez traumatikoaren harira gogoratu du garraiolarien sektorea dela arazo kardiobaskularrak neurri handienean pairatzen dituen kolektiboa.

LABek gogoratu du atzo, Ibarrako Voith enpresara zihoan garraiolari bat ondoezik topatu zutela bere kamioian, antza bihotzekoak jota. Egoera larrian eraman zuten erietxera. Salatu du garraiolarien sektorea dela alde handiz arazo kardiobaskularrak neurri handienean pairatzen dituen kolektiboa eta datuen errealitatea izugarria dela, «nahiz eta patronalak zein Jaurlaritzak berak, heriotza natural gisa aurkeztu nahi dizkiguten». Esan du ezinbestekoa dela lan istripu ez traumatikoekiko neurriak hartzea, bereziki sektore jakin batzuetan «non lan baldintzak eragile argiak diren».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!