Poloniarra da garraiolaria eta kamioia kargatzera joan da industriaguneko enpresa batera. Bertako langileek ATARIA-ri adierazi diotenez, kamioitik jaitsi ondoren, beraiekin hitz egiten ari zela, zorabiatu eta lurrera jausi da. Langileek anbulantziari eta ertzaintzari deitu diote, bertaratu zitezen. Garraiolaria bertan artatu dute, baina ondoren erietxera eraman behar izan dute, ondoezik.