Maialen Lujanbio txapeldun, Atariako erabiltzaileen arabera

Ataria 2022ko abenduaren 17a

Azken finalean, 2017an, Maialen Lujanbio izan zen txapeldun. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren inguruko porran 176 lagunek hartu dute parte; biharko finaleko sailkapena asmatzen dutenen artean Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko dira.

Bihar Iruñeko Nafarroa Arenan izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean zortzi bertsolari ariko dira bertsotan: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Finaleko sailkapenaren inguruko porra jarri zuen martxan Atariak astelehenean eta 176 lagunek hartu dute parte. Porra egin dutenen arabera finaleko sailkapena horrela geratuko da bihar: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.

Biharko finaleko sailkapena asmatzen dutenen artean 2023ko urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko ditu Atariak. Sarituaren izena astelehenean jakinaraziko da. 

Jasotako emaitza guztiekin osatutako taula da hau: 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!