Ataria Bertso Jaialdia 2023

Urtarrilaren 21ean izango da Ataria Bertso Jaialdia

Ataria 2022ko abenduaren 16a

Sarreren salmentaren eta bestelakoen informazioa datorren aste hasieran emango da. Beti bezala, Atarikideek lehentasuna izango dute.

Eskualdeko bertsozaleentzat ezinbesteko hitzordua da Ataria Bertso Jaialdia, urtero jendez betetzen baita Leidor antzokia. 2023ko bertso-festak badu data eta kartela: urtarrilaren 21ean ospatuko da eta honako seikotea izango da oholtzan: Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.

Sarreren salmentaren informazio guztia datorren aste hasieran emango da. Atarikideek, eta Galtzaundikideek, lehentasuna izango dute horiek eskuratzerako orduan. Bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, bakoitza 15 euroren truke; gainontzekoak 17 euroan izango dira. Atarikide ez direnentzat, berriz, aurrerago jarriko dira salgai, aurtengoan online bidez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!