Zuzenean

Iruñeako finala, zuzenean

Ataria 2022ko abenduaren 18a

Iruran bizi den Aitor Mendiluzek abestuko du gaur jokatuko den finalean. Gaurkoa seigarren finala izango du segidan 2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017an ere aritu baitzen.

Irailaren 24an Getxon hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia iritsi da azken geltokira. Gaur Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den final handian zortzi bertsolari arituko dira bertsotan: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Iruñeko saio hau ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

 

Egin beharreko lanak

Goizean, 11:00etatik 14:30era:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean, 17:00etatik 20:30era:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
  • Buruz burukoan:
    • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan.
      • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
      • Ganbarako lana:
        • Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
        • Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!