Kulturari begira

Kulturari Begira, azaroak 18

Ataria 2022ko azaroaren 18a

Gaurko Kulturari Begira saioan, Bonberenean izango den kontzertu bati jarri diogu azpimarra. Gaur gauean, 22:00etan, Hidden Garden taldeak kontzertua eskainiko du, eta talde horretako kide diren Mentxu Aiertza eta Oihana Garaialde gonbidatu ditugu, talde sortu berriaz hitz egitera. Horrez gain, betiko moduan, asteburuko agendari errepasoa eman diogu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!