ATARIA-ko udazkeneko zozketa berezian parte hartzeko azken egunak

Ataria 2022ko azaroaren 12a

Udazkeneko zozketa berezi honetan ATARIA-ren jarraitzaile izateagatik hartu daiteke parte. Eman izena eta zorte on!

Udazkenean bete-betean sartuta gauden egun hauetan, zertxobait alaitzeko eta 'Ataria'-ren jarraitzaile zarela eskertzeko, sari bikaina zozkatuko dugu eskualdeko herritarren artean: Errigorako saski beltza eta 'Ataria'ko material sorta banatuko ditugu parte hartzen duten pertsonen artean.

Zozketa berezi honetan parte hartzeko klikatu hemen. Parte hartzeko baldintza guztiak kontsultatu hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!