Udazkeneko zozketa berezia ATARIA-ko jarraitzaileentzat

Ataria 2022ko azaroaren 4a

Zozketa berezi honetan ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte. Animatu eta zorte on!

Udazkeneko egun hauek zertxobait alaitzeko eta 'Ataria'-ren jarraitzaile zarela eskertzeko, sari bikaina zozkatuko dugu eskualdeko herritarren artean: Errigorako saski beltza eta 'Ataria'ko material sorta banatuko ditugu parte hartzen duten pertsonen artean.

Zozketa berezi honetan parte hartzeko klikatu hemen. 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri behar dute, eta Atarikide ez direnek gune horretan, UDAZKENA idatzi behar dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: azaroaren 13a, igandea, 20:00etan.
  • Astelehen goizean, azaroaren 14an,  irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
  • Asteleheneko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!