'Ataria'-ren material berria, eskura

Ataria 2022ko urriaren 20a

Maria Altuna artista zizurkildarrak diseinatu dituen botilak, katiluak eta poltsak erosi daitezke 'Ataria'-ren bulegora joz

Eskuragai jarraitzen du TOLOSALDEKO ATARIA-k sortu duen material berria. Eskualdeko sortzaileen lana aintzat hartzeko helburuari eutsiz, Maria Altuna zizurkildar artistak diseinatu du materiala, Uhinen dardaraz sustraiak errotu leloarekin. Katiluak, botilak eta poltsak dira, hain zuzen, eskuratu daitezkeenak.

Bada, katilua Atarikideek 9 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 11 euroan. Botila ere 9 euroan eskura dezakete Atarikideek eta 11 euroan ez direnek. Poltsak, berriz, 8 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 10 euroan gainerakoek. Sorta osoa, hau da, katilua, botila eta poltsa 20 euroan eskuratu dezakete Atarikideek eta 26 euroan gainerakoek. Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Atariaren egoitzan bertan eskuratu daiteke materiala.

Eskuratu zureak:

  • San Esteban 20, Tolosa.
  • 943655695

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!