Irabazleek jaso dituzte sariak

Ataria 2022ko urriaren 18a

ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere, eta erantzun ona izan du.  200 baino argazki gehiago jaso ditugu eta epaimahaiaren saria irabazi duena Xabier Aguirrezabalaren Bidean argazkia izan da. Nekaturreko opari bonu orlegia irabazi du irabazleak. 

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria berriz, Markel Sanchezek eskuratu du, Bizitza nonahi erretratuarekin, eta lau pertsonarentzako otordu bat eskuratu du Orexako ostatuan

Amaitzeko, Atarikide saria Sorginkeriak argazkiarentzat izan da, beraz Maider Gallurraldek, Richard Argazkilariak-ek emandako Instax Mini 11 kamera irabazi du.

Sari banaketan —argazkian— hiru irabazleak eta Nekatur, Orexako Ostatua eta Richard Argazkilariak-eko ordezkariak izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!