Fruta eta barazki saskiak zozkatzen ari dira 27 saltokitan

Ataria 2022ko urriaren 4a

Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendak 'Nire frutak zuretzat' kanpainan parte hartzen ari dira urriaren 28ra bitarte.

Kanpainaren helburu nagusia, denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da, eta horretarako eta bidea egiten laguntzeko, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte hartzaileei. Merkatari bakoitzarekin banakako lana egin eta bakoitzaren errealitatearen arabera, eman beharreko pausuak aztertuz eta proposatuz.

Kanpainan parte hartuko duten 27 saltokietan barazki eta fruta sortak zozketatuko dira. Kanpainarekin, herriko saltokiek eta kasu honetan fruta dendek gure herriaren garapenean duten eragina nabarmendu nahi da, euskararen erabileran ematen ari diren pausuak txalotzeko. Horregatik, fruta dendetako saltzaileak dira kanpainaren protagonista.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!