2022ko Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2022ko irailaren 30a

Udako Argazki lehiaketa amaituta, 200 argazki baino gehiago jaso ondoren, saridunak ezagutu ditugu

Aurtengo udan ateratako 200 argazki baino gehiago iritsi dira aurtengo Udako Argazki Lehiaketara, beraz, beste behin harrera oso ona izan du ekimenak. Behin lehiaketa itxita eta bozkatzeko egunak amaitu direlarik, saridunak ezagutzeko unea iritsi da:

Epaimahaiaren saria Xabier Aguirrezabalaren Bidean argazkia izan da. Nekaturreko opari bonu orlegia jasoko du irabazleak. 

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria Markel Sanchezek eskuratu du, Bizitza nonahi erretratuarekin, eta lau pertsonarentzako otordu bat jasoko du Orexako ostatuan.

Amaitzeko, Atarikide saria Sorginkeriak argazkiarentzat izan da, beraz Maider Gallurraldek izan da Richard Argazkilariak-en eskutik, Instax Mini 11 kamera irabazi duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!