Kulturari begira

Kulturari Begira, irailak 30

Ataria 2022ko irailaren 30a

Gaurko Kulturari Begira saioan, agendako hitzordu nagusienak errepasatu ditugu, eta tartean, Kilometroetan egin dugu azpimarra, igandean Ibarran egongo denaren berri emateko. Eskualdean izango diren kontzertuak ere errepasatu ditugu, eta Orexako hitzordu bat nabarmendu dugu. Gaur, 22:00etan, Esanezin taldeak kontzertua eskainiko du ostatuko ganbaran. 'Aireratzen' proiektu berriaren inguruan hitz egin dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!