Gaur, hilak 28, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko irailaren 28a

Homologazio saioa, erakusketak, hitzaldiak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, irailak 28

 

10:00

Guretzako

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

Atzerriko ikasketen homologazio saioa. 


18:00

Hitzaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Dementzia bizitzen' proiektuari buruzko hitzaldia, Buru Bihotzez elkartearen eskutik. Aurrerapenak dementziaren tratamenduan. Igone Etxeberria (psikologiako doktorea) eta Asier Arrizabalga (fisioterapeuta) izango dira hizlariak. Ondoren. Mahai-ingurua izango da Amaia Karrerak dinamizatuta, familia kaltetu eta proiektuko boluntarioekin.


19:00

Jardunaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Kontzientzia globalari buruzko XX. Jardunaldiak. Mindfullness eta eraldatze integral positiboa hitzaldi tailerra. Oraina bizitzea erabateko konzientziaz eta bizitzarekiko esker onez. Anandi Yoga eskolak antolatuta.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

 

18:00

20:00

Kz Gunea. Oinarrizko formazioa

Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa. 14 ordukoa. Gaztelaniaz.

 

 

Erakusketa

Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Irudia eta bideoa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Canva. Ikasi diseinatzen' aurrez aurreko ikastaroa, 4 ordukoa. Gaztelaniaz.

 

18:30

20:00

Ate irekiak

Emeterio Arrese, 1., Tolosa

Beti ikasten elkartearen Esperientziaren Eskolari buruz azalpenak ematen egongo dira bertako kideak. Irailaren  28an eta 29an euren egoitzan izango dira, 18:30etik 20:00etara, Emeterio Arrese kalean, jubilatuen egoitzan, 1. solairuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!