2022/09/16 - 2022/09/28 10:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'
Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'.

Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira.

Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!