Gaur, hilak 27, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko irailaren 27a

Ikastaroa, bilgunea, manifestazioa, irakurle taldea eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteartea, irailak 27

 

09:00

Lehiberri eskola

Lehiberri zentroa, Tolosaldea

Proiektuen kudeaketa, Cayetana Arrirekin.Irailak 27, urriak 4 eta urriak 11, 09:00-13:00 artean.


10:00

Guretzako

Kultur etxea, Alegia

Guretzako jatorri anitzeko emakumeen bilgunea.


19:00

Tolosaldeko manifestazioa

Villabonako plaza, Amasa-Villabona

Sortuk deituta, Tolosaldeko manifestazioa. 'Nehork ez dio eguri itxaropena kenduko'.


19:00

Irakurle taldea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Galtzaundi euskara taldearen irakurle taldea. Yurre UGartek dinamizatuta.


20:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

Bärlin (Frantzia) Bonberenean izango da. Sarrera 8 euro.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

 

18:00

20:00

Kz Gunea. Oinarrizko formazioa

Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa. 14 ordukoa. Gaztelaniaz.

 

 

Erakusketa

Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Irudia eta bideoa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Canva. Ikasi diseinatzen' aurrez aurreko ikastaroa, 4 ordukoa. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!