Asteazkena, botoa emateko azken eguna

Ataria 2022ko irailaren 26a

200 argazkitik goratik 3 gustukoenak aukeratzeko azken egunak iritsi dira.

Botorik eman ez dutenek asteazkena izango dute azken eguna Tolosaldeko Atariaren 2022eko Udako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzeko.

Hiru argazki aukeratu daitezke eta gailu bakoitzetik behin bakarrik bozkatu daiteke. Behin bozketa amaituta, bozka gehien jaso duenak Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria jasoko du, Orexako ostatuan lau pertsonarentzako otordu bat irabaziz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!