Gaur, hilak 23, Tolosaldean zer?

Stock azoka, Irurako jaien hasiera, erakusketak eta gehiago gaurko egitarau oparoan.

Ostirala, irailak 23

 

 

Irteera

Berastegi

Lizarra aldera irteera Gaztainondo elkarteak antolatuta.


17:30

Mugikortasun Astea eta Asteklima

Tolosa

Bizibira Fest. Aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta martxa, Intujai Teatrorekin. Gero, festa, jolasak, tailerrak eta merendola, Zumardiandian.


18:00

XXXI. Kultur Astea

Bidania-Goiatz

18:00. Protokolo aurkezpena, udaletxe ondoko plazan. Saiaz Mankomunitateak lau herrietako herritarrekin batera, osatu duen Indarkeria Matxistaren kontrako protokoloaren aurkezpena. Ondoren. Bertaratzen direnentzat, pintxoak.


18:00

Pailazoak

Frontoia, Orendain

Porrotx eta Marimotots. Dohainik.


18:30

Homologazioa

Txontxo gunea, Ibarra

'Atzerriko ikasketen homologazioa'.


18:30

Irurako Jaiak 2022

Irura

18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Ondoren. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txrangak lagunduta. 21:00. Barrikotea, San Migel plazan. Ondoren. Dantzaldia Erromeria.eus-ekin plazan.


19:00

Nesken Euskal Kopa. Saskibaloia

Usabal kiroldegia, Tolosa

Lehen jardunaldia.  IDK Euskotren - Kutxabank Araski.


20:00

Alliriko festak

Tolosa

20:00. Bezperako suziria. 20:00. Pintto-pote auzoan.


23:00

Kontzertua

Fronton, Tolosa

The Hastelen's taldearen kontzertua.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

 

18:00

20:00

Kz Gunea. Oinarrizko formazioa

Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa. 14 ordukoa. Gaztelaniaz.

 

 

Stock azoka

Amasa-Villabona

Stock azoka. Udarako beherapenen azken txanpa. Ostiralean egun osoan eta larunbatean goizean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!