Gaur, hilak 22, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 22a, 05:59

Eskualdeko agendan ekitaldi ugari azaltzen dira gaurkoan.

Osteguna, irailak 22

 

 

XXXI. Kultur Astea

Bidania-Goiatz

Arratsaldean. Eguneko zentroan, eskulanak. Eskolako neska-mutilak eguneko zentrora joango dira eta bertako erabiltzaileekin eskulanak egingo dituzte. Ondoren. Txokolatea.


17:30

Zurrumurrurik ez!

Zaharren biltokia. Share kalea, 7., Irura

Estereotipo eta zurrumurruak apurtuz: Begirada Palestinan. UNRWA Euskadi eta Xabier Aierdiren hitzaldia. Euskaraz eta gaztelaniaz.


19:00

Girotze saioa

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022. Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Unai Mendizbal eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Naroa Olano.


19:00

Hitzaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Martina Novatzkyk bere solasaldian eta bere tonu hurbilarekin, bere heriotza hurbileko bizipenarekin, klinikoki hilda egon ondoren, koma sakon batekin hiru hilabetez, itxaropen mezu batekin itzultzen da. Elkarrizketa bat bihotzetik bihotzera. Bihotzetik elkarteak antolatuta. 'Volver aquí'. Gazteleraz, doakoa.


20:30

Ongi etorria

Ikaztegieta

Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta Sultana Jayari ongi etorria. Ikaztegietako Udalak ongi etorria egingo dio eta prentsaurrekoa eskainiko dute. Mendebaldeko Sahara okupatuan emakume sahararren giza eskubideen urraketaren lekukotza.


20:30

'Memoria'

Leidor antzokia, Tolosa

136 min.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

 

17:00

19:00

Mugikortasun Astea eta Asteklima

Tolosaldea

Bizikletak konpontzeko eta biziberritzeko gunearen inaugurazioa eta ate irekiak. 

 

18:00

20:00

Kz Gunea. Oinarrizko formazioa

Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa. 14 ordukoa. Gaztelaniaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!