200 argazkiren artean irabazleak aukeratzeko unea

Ataria 2022ko irailaren 22a

Ataria-ren Udako Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko bozketa martxan da. Irailaren 28ra bitarte egongo da webgunean argazki gustukoenari bozka emateko aukera.

Bozketa fasean bete-betean sartuta, Ataria-ren Udako Argazki Lehiaketako gustukoenak bozkatzeko unea da orain. Aurtengo udan ateratako 200 argazki baino gehiagoren artean hiru saridunak aukeratzeko. irailaren 28ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Argazki Lehiaketa atalean, eta argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 30ean jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Sari ederrak eskuratzeko aukera dago aurten ere, Udako Argazki Lehiaketan parte hartuta. Epaimahaiaren saria lortzen duenak Opari Bonu Orlegia eskuratuko du, hau da, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin, Nekatur Nekazalturismo elkartearen eskutik. Bestetik, Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria ere lortu ahal da, eta kasu honetan, lau pertsonarentzako otordua jasoko du irabazleak Orexako Ostatuan. Eta, azkenik, Atarikideen saria lortu ahal da, lehiaketan parte-hartu duten Atarikideen artean. Tolosako Richard Argazkilariak-en eskutik, Instax Mini 11 kamera zozkatuko da guztien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!