Gaur, hilak 21, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko ira. 21a, 05:59

Alzheimerraren Munduko Eguna, tailerrak, kontzertuak, erakusketak eta gehiago eskualdeko gaurko agendan.

Asteazkena, irailak 21

 

08:30

Alzheimerraren Munduko Eguna

Tolosa

08:30-11:00. Tolosako anbulatorioan dementziari buruzko informazioa. 16:30-18:00. Memoriarekin loturiko jolasak, ikasleentzat Trianguloan. Euria egiten badu, Zerkausian antolatuko dira. 17:00. Dementziari buruzko hitzaldia, Maria Camara neurologoaren kontura, Haripze erretiratuen elkartean.


17:30

Tailerra eta kontzertua

Amarozko auzoetxea, Tolosa

17:30-19:30. Tibetar katiluen tailerra. 19:45-20:30. Kontzertua.


18:00

Emakumeen Topaketa

Berrobi

Emakumeen Topaketak Etxolan, 'Emakume bidaiariak'. 18:00. Aurkezpen antzeztua. Ester Poveda. Hitzaldia. Bidaiatzea tokietara joatea baino zerbait gehiago da. Bidaia bakoitzak du barne bidaia bat, ikasketa bat, mundua ikusteko, ulertzeko eta besteekin enpatizatzeko modua. Nor naiz ni besteen begietan (emakume zuri burges bat besterik ez akaso?) eta haiek nireetan? Galderak, galderak eta galderak. 19:15. Dastaketa. Topaketa Ester Povedak zuzenduko du Agurtzane Belaunzaranen kolaborazioarekin. Dohainik.  


18:00

Furgobaratza

Baratze parkea, Tolosa

Neguko baratza tailerra. Neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei buruz hitz egingo dute.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.

 

17:00

19:00

Mugikortasun Astea eta Asteklima

Tolosaldea

Bizikletak konpontzeko eta biziberritzeko gunearen inaugurazioa eta ate irekiak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!