Bozkatzeko unea heldu da

Ataria 2022ko irailaren 19a

Epaimahaiaren saria 'Suma Tribuko Umea' argazkiak jaso zuen 2021 urteko lehiaketan.

Ataria-ren Udako Argazki Lehiaketa bozketa fasera pasa da; irailaren 28ra bitarte egongo da webgunean argazki gustukoenari bozka emateko aukera eta irailaren 30ean jakinaraziko dira irabazleak.

Parte hartzeko epea bukatuta, beste fase batean sartu da Ataria-ren Udako Argazki Lehiaketa. Argazki gustukoena bozkatzeko unea da orain, eta ondoren jakinaraziko dira bozka gehien jaso dituzten argazkien egileen izena, eta ondorioz, lehiaketako sariak irabazi dituztenak.

Aurtengo udan ateratako 200 argazki baino gehiago iritsi dira aurtengo lehiaketara, beraz, beste behin harrera oso ona izan du ekimenak. Bada, irailaren 28ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Argazki Lehiaketa atalean, eta argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 30ean jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Sari ederrak eskuratzeko aukera dago aurten ere, Udako Argazki Lehiaketan parte hartuta. Epaimahaiaren saria lortzen duenak Opari Bonu Orlegia eskuratuko du, hau da, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin, Nekatur Nekazalturismo elkartearen eskutik. Bestetik, Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria ere lortu ahal da, eta kasu honetan, lau pertsonarentzako otordua jasoko du irabazleak Orexako Ostatuan. Eta, azkenik, Atarikideen saria lortu ahal da, lehiaketan parte-hartu duten Atarikideen artean. Tolosako Richard Argazkilariak-en eskutik, Instax Mini 11 kamera zozkatuko da guztien artean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!