Gaur, hilak 16, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko ira. 16a, 05:59

Ekitaldiz beteta dator agenda gaurkoan. Elkarretaratzeak, jaiak, ipuin kontaketak, antzerkia...

Ostirala, irailak 16

 

11:00

Elkarretaratzea

Tolosa

LABek deituta elkarretaratzea, Tolosako SAM enpresaren aurrean, Gipuzkoako grafikagintzaren grebaren harira.


17:30

Kalebeherako Festak

Alegia

17:30. Alegiako erraldoiak eta Giro Arte dultzaina taldea (Larraitz auzotik abiatu eta Kalebehera inguratuko dira kalejiran). 18:30. Helduen eskuzko pilotako binakako finala. 19:00. Trikitilariak. 20:30. Tortilla lehiaketa. 21:00. Zahagiardoa. 23:00. DJa.


17:30

Iraileko kulturaldia

Belauntza

17:30. Ipuin kontaketa musikatua haur, gazte eta helduentzat 'Amelie eta xirrikituen jostunek', elizako teilatupean. Ondoren. Txokolate beroa, Ostatuan.


18:00

Tolosako Garagardo Festa

Zerkausia, Tolosa

Azoka. 18:00etatik 02:00etara egongo da zabalik Zerkausian. 18:30. Distopia elektrotxaranga. Afalostean. DJ Zer eta Piru.


19:30

Antzerkia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Harri minak'. Bonbon beltz konpainia. Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean. Antzezleak Dominika Rekalt eta Josune Gorostegi dira.


21:00

Azken Muga

Zarate, Tolosa

21.00. Zinea. Film laburrak.


22:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

New Candys, Italiako taldearen kontzertua. Sarrera 8 euro.

 

 

Azken Muga. Erakusketa

Bedaio. Zaratetxe, Tolosa

Erresistentzia! eskultura erakusketa.  Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Oinarrizko formazioa

Kz Gunea. Rondilla, 34., Tolosa

'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' aurrez aurre. 20 orduko ikastaroa. Gaztelaniaz.

 

10:00

19:00

Erakusketa. '50 urte inklusioa bermatzen'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Aspaceren erakusketa, '50 urte inklusioa bermatzen'. Bost hamarkada hauek Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta konpromisoaren lekuko izan dira. Azken 50 urte hauetan Aspace Gipuzkoak eraldaketa nabarmena izan du, baina beti bere misioa mantenduz. Egun Aspace Gipuzkoa errealitate bat izatea garun paralisia duten seme-alaben mesedetan inplikatzen jakin zuten familiei esker izan da, beraiek zabaldu zuten errealitate hau Gipuzkoa osoan.


10:00

14:00

Azoka

Irura

Bigarren eskuko instrumentuen azokan. Instrumentuak jasoko dira irailaren 5etik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!