Azken orduak udako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2022ko irailaren 18a

Azken eguna, udako argazki lehiaketan parte hartzeko

TOLOSALDEKO ATARIAren 2022eko Udako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahalko dira argazkiak.

Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik Opari Bonu Orlegia izango du opari, bi lagunentzako bi gaueko egonaldiaz gozatzeko aukerarekin, gosari eta guzti; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Orexako ostatuan lau lagunentzako otordua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean Tolosako Richard Argazkilariak dendak eskainitako Instax Mini 11 kamera zozkatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!