Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Ataria 2022ko irailaren 14a

Parte hartzaile baten argazkia

Parte hartzaileek igandera bitarte bidali ahalko dituzte beraien argazkiak

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunetan murgildu gara. Igandera bitarte nahi adina argazki bidali ahalko dira, Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez.

Gogoratu parte hartzen baduzu sari bikainak irabazi ahalko dituzula. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik Opari Bonu Orlegia izango du opari, bi lagunentzako bi gaueko egonaldiaz gozatzeko aukerarekin, gosari eta guzti; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Orexako ostatuan lau lagunentzako otordua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean Tolosako Richard Argazkilariak dendak eskainitako Instax Mini 11 kamera zozkatuko da.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!