Bedaioko jaiak 2022

Dantzatzen duen auzoa

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 8a

Bedaioko festetan emanaldia egin du Amezketako dantza taldeak; 15 haur eta gaztetxo aritu dira oinak astintzen. Gaur hasi dituzte jaiak Tolosako auzoan, eta igandera arte luzatuko dira.

Goizean eman diete hasiera Bedaioko festei suziriekin, eta ondoren meza nagusia egin dute. Eguerdian, Abaetxen elkartu dira erretirodunak bazkaltzeko, trikitilariez lagunduta. Gauean ere bertan elkartuko dira auzotarrak, afaltzeko. Aurrez, ordea, Amezketako dantza taldearen emanaldia ikustera gerturatu dira parkera. 15 bat haur eta gaztetxok askotariko dantzak egin dituzte, bertaratu diren senide eta auzotarren gozamenerako.

Ikusi hemen aurtengo festetako egitaraua.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!