Bedaioko jaiak 2022

Egitaraua: Bedaioko festak

Ataria 2022ko abuztuaren 30a

Irailaren 8tik 11ra ospatuko dituzte auzoko festak bedaiotarrek.

Egitaraua

IRAILAK 8, OSTEGUNA. AMA BIRJIN EGUNA.

  • 11:30. Jaiei hasiera emango diete suziriekin.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • 14:00. Erretirodunentzako bazkaria Abaetxen trikitilariez lagunduta.
  • 18:00. Amezketako dantza taldearen emanaldia frontoian.
  • 20:30. Afaria Abaetxen.

IRAILAK 9, OSTIRALA

  • 18:00-20:00. Patata tortilla lehiaketa. Elkarteak jarriko ditu: Patatak, olioa, gatza eta arrautzak.
  • 21:00. Zagi-ardoa.
  • Ondoren. Dantzaldia Elustondo anai-arrebekin goizaldera arte.

IRAILAK 10, LARUNBATA

  • 17:00. Ume jolasak frontoian.
  • 21:00. Herri afaria (32 €). Menua: Sarrerakoak, txekor saiheskia letxugarekin, postrea, kafea eta kopa.
  • Ondoren. Dantzaldia Ansorregi-Larrañaga eta Izer-Alabier trikitilariekin goizaldera arte.
  • 2:00-3:00. Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean 02:00etatik 03:00etara.

IRAILAK 11, IGANDEA

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Jarraian. Hamaiketakoa trikitilariekin elkartean.
  • 12:30. Bedaioko XXX. Txirrindulari igoera.
  • 18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien, Goenatxo, Lierni Osa eta Lur Errekondo. Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Iker Vicente.
  • Segidan. Bedaioko Ingurutxoa.
  • 20:30. Afaria Artubi kultur elkartean. (Mondejuak eta ardi gisatua).
  • 00:00. Jaien amaiera suziriekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!