'Volar' kantua aurkeztu du Nerak

Ataria 2022ko abuztuaren 5a

Iñaki Mujika, Xabi Zubeldia eta Txomin Urdanpilletak osatzen dute taldea eta euren hirugarren kantua aurkeztu dute plataforma ezberdinetan.

Nera taldeak urtebete pasatxo abiatu zuen bere ibilbidea Anoetakok Xabi Zubeldia eta Txomin Urdanpilletak eta Asteasuko Iñaki Mujikak osatzen dute. Itsasoari begira estreinako kantuaren ondoren, Iragana izenekoa aurkeztu zuten, eta orain, Volar kantua dakarte jendaurrera.

Axular Arizmendiren Mutrikuko AME estudioetan ekoitzi, grabatu eta nahastu dute kantua eta plataforma ezberdinetan jarri dute entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!