Ilundu aurretik geratzen diren koloreak

Ataria 2022ko abuztuaren 26a

Parte hartzaile baten argazkia

Udako argazki lehiaketan sari ezberdinak irabazteko aukera dago.

Kolore ezberdinak uzten dizkigute udako egunek, eta horietako ederrenetako bat ilundu aurretik zeruan dauden izpiak direla esan genezake. Baina ez da bakarra. Zeintzuk dira zuretzat udako kolore ederrenak? Erakutsiguzu zein diren, hartu parte Udako Zozketa Berezian eta irabazi sari paregabeak!

Zure argazkiarekin parte hartzea erraza da: aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak Ataria.eus-era.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 18a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!