Villabonako jaiak 2022

Zizurkilgo Udalak gogor salatu du herrian izan den eraso matxista

Ataria 2022ko uztailaren 31

Larunbat goizaldean izan zen erasoa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du; Villabonako mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30etan Errebote plazan gertakaria salatzeko.

Zizurkilgo Udalak gogor salatu du herriko neska batek joan den larunbat goizaldean jasan zuen sexu erasoa. Udalak jakitera eman duenez, Villabonako jaietatik etxera bidean eraso egin eta lapurreta bat ere jasan zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta bi atxilotu daude.

Gainera, bart 01:30ak aldera, Villabonan, kontzertua bertan behera utzi zuten eta tabernak eta txosnagunea itxi zituzten, hainbat emakumek ziztadak sentitu izana salatu eta gero. Bestelako eraso matxistak ere izan dira festetan eta herriko mugimendu feministak gaur 19:30etan Errebote Plazan egingo den elkarretaratzea deitu du. Zizurkilgo zein Amasa-Villabonako Udalek bat egin dute protestarekin, eta biak ala biak parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!