Villabonako jaiak 2022

Erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar Villabonako mugimendu feministak

Ataria 2022ko uztailaren 30a

Uztailaren 24an, Santio jaiak hasi zirenetik, hainbat eraso gertatu dira Villabonan. Herriko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du, bihar, uztailak 31 19:30ean, Erreboteko plazan.

Uztailaren 31n egingo du elkarretaratzea Villabonako mugimendu feministak, festak hasi zirenetik herrian izan diren eraso matxistak salatzeko. Erasoen aurrean, autodefentsa feminista leloa eramango du elkarretaratzeak eta 19:30ean hasiko da Erreboteko plazan.

Amasa-Villabonako Udalak ere bat egiten du Santio jaietan izandako eraso matxistak salatzeko, Villabonako mugimendu feministak egingo duen elkarretaratzearekin, eta parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!