Udako argazki lehiaketa martxan da

Ataria 2022ko uztailaren 28a

2021eko udako argazki lehiaketako Jon Dorronsororen 'Begira' argazkia

Sari bikainak irabaziko dituzte argazki onenek

Uda honetan argazki kamera prest izan, harrapatu zuretzat udako koloreak direnak eta hartu parte lehiaketan, sari ederrak irabazteko aukera duzu eta!

Nola egin? Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak ataria.eus-era.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 18a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!