Larunbatean iritsiko dira haur sahararrak eskualdera

Ataria 2022ko uztailaren 21a

Ekainaren 28an iritsi behar zuten berez, baina arazo batzuk tarteko, larunbat honetan iritsiko dira haur sahararrak Euskal Herrira.

Hegazkinean egingo dute bidaia, eta Loiura iritsiko dira larunbat goizean. Tolosaldea Sahararekin elkarteak jakitera eman duenez, 13:00ak aldera Tolosako San Frantzisko elizaren parean egingo diete ongietorria haurrak harreran hartuko dituzten sei familiak.

Arazo burokratikoak tarteko atzeratu egin zaie haur sahararrei Oporrak Bakean programaren bidez udan egiten duten bidaia eguna. Hiru aste beranduago bada ere, hemen izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!