Inoiz baino errazagoa da orain ATARIA-rekin bat egitea

Ataria 2022ko uztailaren 18a

Atarikide berriak ezinbestekoak direla askotan aipatu izan dugu eta orain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, ATARIA-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri du aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, TOLOSALDEKO ATARIA-ko harpidetzak tarteko.

Bada, ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute: ATARIA-ko papereko harpidetza 35 euroan eta Atarikide digitala 20 euroan.

Gogoratu era berean, ATARIA-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.

Beraz, izan zaitez Atarikide eta lagundu iezaguzu guztion proiektu hau indartzen. Horrela, erabiltzaile izateaz gain, proiektua babestuko duzu. Eta gogoratu ATARIA-ko harpide izatean, Atarikide bakoitzak bere aletxoa jarrita, ATARIA indartsu eta zabal bat osatzen jarraituko dugula.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!