'Ataria' babesteko modu ezberdin bat

Ataria 2022ko uztailaren 8a

Maria Altuna artista zizurkildarrak diseinatu dituen botilak, katiluak eta poltsak erosi daitezke 'Ataria'-ren bulegora joz

TOLOSALDEKO ATARIA-k sortu duen material berria eskuragai da gustuko duen edonorentzat. Eskualdeko sortzaileen lana aintzat hartzeko helburuari eutsiz, Maria Altuna zizurkildar artistak diseinatu du materiala, Uhinen dardaraz sustraiak errotu leloarekin. Katiluak, botilak eta poltsak dira, hain zuzen, eskuratu daitezkeenak.

Bada, katilua Atarikideek 9 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 11 euroan. Botila ere 9 euroan eskura dezakete Atarikideek eta 11 euroan ez direnek. Poltsak, berriz, 8 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 10 euroan gainerakoek. Sorta osoa, hau da, katilua, botila eta poltsa 20 euroan eskuratu dezakete Atarikideek eta 26 euroan gainerakoek. Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Atariaren egoitzan bertan eskuratu daiteke materiala.

Eskuratu zureak:

  • San Esteban 20, Tolosa.
  • 943655695
  • ataria@ataria.eus

 

HARPIDETZA MERKEAGO

Orain gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, ATARIA-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri du aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, TOLOSALDEKO ATARIA-ko harpidetzak tarteko.

Bada, ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute: ATARIA-ko papereko harpidetza 35 euroan eta Atarikide digitala 20 euroan.

Gogoratu era berean, ATARIA-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.

Izan harpidetza eginez edota materiala erosiz, inoiz baino errazagoa da orain ATARIA-rekin bat egitea, eta ondorioz, Tolosaldeko euskarazko komunikabidea indartsuago egiten laguntzea.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!