Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko bonuak

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 29a, 12:50

ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute

Atarikide berriak ezinbestekoak direla askotan aipatu izan dugu. Orain gainera euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri du Aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, TOLOSALDEKO ATARIA-ko harpidetzak tarteko.

ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute: ATARIA-ko papereko harpidetza 35 euroan eta Atarikide digitala 20 euroan. Gogoratu era berean, ATARIA-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.

 
Beraz, izan zaitez Atarikide eta lagundu iezaguzu guztion proiektu hau indartzen. Horrela, erabiltzaile izateaz gain, proiektua babestuko duzu. Eta gogoratu ATARIA-ko harpide izatean, Atarikide bakoitzak bere aletxoa jarrita, ATARIA indartsu eta zabal bat osatzen jarraituko dugula.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!