'Ataria'-ko harpidetza inoiz baino merkeago

Ataria 2022ko ekainaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, harpidetza 35 euroan eskuratu dezakezu; egin zaitez Atarikide eta lagundu Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez argitaratzen

Atarikide berriak ezinbestekoak direla askotan aipatu izan dugu. Orain gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, ATARIA-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri du Aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, TOLOSALDEKO ATARIA-ko harpidetzak tarteko.

ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute: ATARIA-ko papereko harpidetza 35 euroan eta Atarikide digitala 20 euroan. Gogoratu era berean, ATARIA-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.

Beraz, izan zaitez Atarikide eta lagundu iezaguzu guztion proiektu hau indartzen. Horrela, erabiltzaile izateaz gain, proiektua babestuko duzu. Eta gogoratu ATARIA-ko harpide izatean, Atarikide bakoitzak bere aletxoa jarrita, ATARIA indartsu eta zabal bat osatzen jarraituko dugula.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!