Eskuratu 'Ataria'-ko harpidetza prezio berezian

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, Ataria-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke. Egin zaitez Atarikide eta lagundu Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez argitaratzen.

Atarikide berriak ezinbestekoak direla askotan aipatu izan dugu. Orain gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, Ataria-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri berri du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, Tolosaldeko Ataria-ko harpidetzak tarteko.

Ataria-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker Ataria-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute:

'Ataria'-ko papereko harpidetza: 35€
Atarikide digitala: 20€

Aipatu gainera, Ataria-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.    

Beraz, eta gehiago luzatu gabe, zu ere izan zaitez Atarikide eta lagundu iezaguzu guztion proiektu hau indartzen. Horrela, erabiltzaile izateaz gain, proiektua babestuko duzu! Eta gogoratu Ataria-ko harpide izatean, Atarikide bakoitzak bere aletxoa jarrita, Ataria indartsu eta zabal bat osatzen jarraituko dugula.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak babestutako kanpaina:
euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!