'Ataria'-ren material berria erosteko aukera

Maria Altuna artista zizurkildarrak diseinatu dituen botilak, katiluak eta poltsak erosi daitezke 'Ataria'-ren bulegora joz

Dagoeneko eskuragai da TOLOSALDEKO ATARIA-k sortu duen material berria. Eskualdeko sortzaileen lana aintzat hartzeko helburuari eutsiz, Maria Altuna zizurkildar artistak diseinatu du materiala, Uhinen dardaraz sustraiak errotu leloarekin. Katiluak, botilak eta poltsak dira, hain zuzen, eskuratu daitezkeenak.

Zizurkildarrak gustura hartu du elkarlanerako gonbidapena. «Iruditzen zait gure ingurua ez dela laua, ñabardura asko dituela eta aniztasun hori islatzen saiatu naiz irudian», azaldu du diseinatu duen irudiaz galdetzean. Testura ezberdinak landu ditu eta baratze baten erara irudikatu: «Norbera, den landare klasearen arabera, modu batera edo bestera hazten gara». Sustraiekiko lotura ere ekarri nahi izan du irudira. «Askotan pasatzen da, munduari hainbat itzuli eman ondoren, norberak bere esperientziak bizi ondoren, aspaldiko ezagunekin etxeko atarian egiten duzula topo, hori da niretzat TOLOSALDEKO ATARIA. Gogoan dut umeak ginela nola joaten ginen Txolarre irrati-ra, eta orain, dezente urte beranduago, ATARIA-rentzat irudi hau egiten ari naiz. Ilusio handia egiten dit».

Bada, katilua Atarikideek 9 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 11 euroan. Botila ere 9 euroan eskura dezakete Atarikideek eta 11 euroan ez direnek. Poltsak, berriz, 8 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 10 euroan gainerakoek. Sorta osoa, hau da, katilua, botila eta poltsa 20 euroan eskuratu dezakete Atarikideek eta 26 euroan gainerakoek. Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Atariaren egoitzan bertan eskuratu daiteke materiala.

 

Eskuratu zureak:

  • San Esteban 20, Tolosa.
  • 943655695

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!