'Ataria'-ko harpidetza prezio berezian eskuratzeko aukera

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez jasotzen jarraitu ahal izateko, Atarikide berriak ezinbestekoak dira. Orain gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, Ataria-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke.

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, tartean daude, Tolosaldeko Ataria-ko harpidetzak. Ataria-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker Ataria-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute:

'Ataria'-ko papereko harpidetza: 35€
Atarikide digitala: 20€

Aipatu gainera, Ataria-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.    

Beraz, eta gehiago luzatu gabe, zu ere izan zaitez Atarikide eta lagundu iezaguzu guztion proiektu hau indartzen. Horrela, erabiltzaile izateaz gain, proiektua babestuko duzu! Eta gogoratu Ataria-ko harpide izatean, Atarikide bakoitzak bere aletxoa jarrita, Ataria indartsu eta zabal bat osatzen jarraituko dugula.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak babestutako kanpaina:
euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!