2012. urtean etorri zen Euskal Herrira bizitzera familiarekin Daniel Scott (Buenos Aires, 1982) argentinarra. Euskara ikasi zuen, eta bertsolaritzak erakarrita Alegiako Gaztetxeko bertso-eskolan aritu zen. Pasa den urteko irailean itzuli ziren Argentinara, eta Saltan bizi da egun. Duela egun gutxi kaleratu du euskaraz eginiko bere lehen rap abestia. "Euskal Herria gure bihotzean dago", dio abeslariak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?