Gehigarria: komertzio txikia

Bertakoa zaindu behar delako

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Tolosa&CO

Pandemiak eta azken hilabeteetan bizitzen ari garen egoerak agerian utzi dute bertakoa zaintzearen garrantzia. Bertakoak esanahi asko barnebiltzen ditu; gertutasuna, segurtasuna, zaintza, kalitatea... Zerrenda luzea da. Komertzio txikiek ezaugarri horiek guztiak dituzte eta horri profesionaltasuna gehitu behar zaie.

Tolosaldeak gertutasunez eta profesionaltasunez lan egiten duten komertzio txiki asko ditu eta horiek guztiak koordinatuz zein babestuz aritzen dira merkatarien elkarteak. Komertzio txikiek herritarren laguntza eta bultzada behar dute, eta TOLOSALDEKO ATARIA bidelagun izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!