Udaberri sasoiko giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 7a

Egun guztian zehar zeruan goi-hodei batzuk agertuko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emanez, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango da egun osoz.

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu, tarteka bizi eta tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, non 20-21 gradu bitartean joko duen goia eguneko erdiko orduetan.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko da, zerua estali egingo da eta euritara joko du, non arratsalde osoan zehar eta gauean zaparradak izango ditugun. Haizeak goizean hego-mendebaldetik zakar joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 18-19 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Udaberri sasoiko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 api 07 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!