Kulturari begira

"Ez dugu inor ateratzen oholtzara, beraz, ez dadila inor izutu"

Ataria 2022ko martxoaren 25a

Asteburu betea dator eta agendaren errepasoa egin dugu Kulturari Begira saioan. Hitzordu bat nabarmentzearren, Idoia Beratarbide aktorea gonbidatu dugu gaurko saiora, 'Bidaide' antzezlanarekin iritsiko da Villabonara, eta gaur izango da Gurea antzokian, 19:30ean. Beratarbide aktore izateaz gain, antzezlanaren zuzendaria ere bada Iraia Eliasekin batera. Kulturgintzan dabilen jendeari omenaldi moduko bat egingo diote antzerki bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!