Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 24a

Goizean ostarte zabalak izango ditugu eta eguraldi ederraz gozatu ahalko da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira barnealdetik. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta indarra irabaziko du berriz ere. Tenperatura jaitsi egingo da, 14-16 graduan joaz goia.

Eguraldi ederra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk izango ditugu zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Arratsaldean gainera, hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta ostarte zabalak eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Eki/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 24 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!